Ikusmenaren gaitasunak ENTRENATU eta GARATU egiten dituen tratamendua da, ikusmenaren funtzionamendua hobetzen du eta beraz baita pazientearen etekina ere.

IKUSMEN TERAPIAKO programak, paziente bakoitzera egokitzen edo pertsonalizatzen dira. Terapia hauen oinarria, ikusmena ikasten bada entrenatu ere dezakegula, da.

TRATAMENDUAREN IRAUPENA kasu edo pertsona bakoitzaren arabera dago, bakoitzaren helburuen edo motibazioen arabera eta esan dezakegu ere familiaren koperazioaren esku egon daitekela.


 

SINTOMAK:

Hauek dira ikusmen arazoei lotuta dauden síntoma batzuk:

  • Begi negartsu eta gorrituak.
  • Begien kliska ugari.
  • Buruko mina, batez ere ikusmenaren ahalegin haundia eskatzen duten ekintzen ondoren.
  • Bekokia zimurtu edo begi keinua maiz egiten du.
  • Irakurtzerako edo idazterako garaian burua mugitu edo okertzen du.
  • Bikoitza ikusten duelako kexatzen da.
  • Hurbileko lanak saiesten ditu.
  • Irakurtzerakoan galdu egiten da.
  • Burua mugitzen du irakurtzen dagoenean.
  • Atzamarra erabiltzen du adierazgarri moduan.
  • Zenbait letra edo hitz berriro irakurtzen ditu edo ez ditu aipatzen.
  • Zailtasunak ditu arbelean dagoena kopiatzeko.
  • Irakurtzerako garaian ulermen eskasa.
  • Oso erraz galtzen du arreta eta gainera hau mantentzeko zailtasunak ditu.
  • Zenbakiak eta letrak alderantzikatu egiten ditu .
  • Idazkera txarra dauka eta hitzen artean tarte gutxi uzten du.
  • Paperean, gaizki orientatzen ditu marrazkiak.
  • Antzeko hitzak nahasten ditu.