Zer dira jatorrizko erreflexuak?

JATORRIZKO ERREFLEXUAK, fetu-aroan agertzen diren erantzun automatikoak dira. Mugimendu hauek izango dira umeari lagunduko diotenak erditze kanaletik jaisten edo xurgatzen adibidez.

Erreflexu hauen bizitza mugatua da, gero jarrera erreflexuak bait datoz. Urtebete ondoren jardueran jarraitzen badute, aberranteak kontsideratzen dira, funtzionamenduan eta ikasketa gaitasunetan izango dira ondorioak, baina batez ere haren portaeran.

 

Integratuak ez daudenean, erreflexuek eman dezaketen sintomak:

  • Postura txarrak.
  • Begien eta eskuen arteko koordinazio kaskarra.
  • Eneuresia eta esfinterra kontrolatzeko arazoak.
  • Arreta eta konzentrazio arazoak. (besteen artean)
  • Dislexia eta ikasketa arazoak.

ZER DIRA T.M.R.ak? Erritmo mugimenduen terapia

Humeen garuna ez da osatu. Haurtzaroa eta batez ere lehenengo urtea osaketarako erabakigarriena da, garapenaren eragilearen oinarria ezartzen duelako.

Baina prozesu hau ez da bakarrik sortzen. Garunak zentzuen estimuluak behar ditu konexio kopurua haunditzeko eta honela mielizazioa gerta dadin. Bereziki orekaren, ukimenaren eta zentzu kinestesikoen estimuluak.

TMRak (erritmo mugimenduen terapia) umeek jaiotzetik egiten dituzten mugimenduetan oinarritzen diren ariketa batzuk dira.



Haurra, gurasoengan ukitua eta kulunkatua izanda eta bere etengabeko erritmo mugimenduengatik lortzen du estimulazio hori.

Jatorrizko erreflexuen integratze tratamenduak eta TMR.ak arreta eta ikasketa arazoen ebazpena suposatzen du eta gainera beste terapiekin bateragarriak dira. Ikusmen terapiarekin bateratu ez gero, orokorrean eraginkortasuna haundiagoa dala frogatuta dago.