ZER DA AUDIOTRAINING?
Zentzumenen estimulazio programa bat da, konkretuki entzumenaren garun ibilbideari dagokiona. Helburua,hau osatzea edo lantzea da, honela jasotako estimuloak era egokiago batetan prozesatzeko.
PROGRAMA HONEN HELBURUAK:
Soinuak ez trabatzeko hipersentiberatasuna murriztea.
Hiposentiberetan, entzumena haundiagotu normalizatu arte.
Garunari lagundu iragazkiak sortzen, arreta bereganatzeko.centrar la atención.
Entzumen estimulazio programa hau, Guy Berard mediku frantsesak duela urte batzuk garatutako programaren modifikazio bat da.
NOLA JAKIN DEZAKEGU ENTZUMEN INTEGRAZIOAN, ENTRENATZE PROGRAMAK HAUR BATI LAGUNDU DIEZAIOKEEN?
Haur batek auditraining-ari etekina aterako dion erabakitzeko bi motatako saioak egin daitezke, bata objetiboa, audiometria eta bestea, subjetiboa,humearen behaketa konportamentalari dagokiona gehiengo kasuetan bata bestearekin egokitu eta osatzen dira.
Audiometria edo azterketa audiometrikoa.
Entzumen mailak adierazten dizkigu, beheko eta goi mailakoak,hiper edo hipo entzumen sentsibilitatea nabarmentzen behe mailako kasuetan eta entzumenaren puntu mingarriak nabarmentzen hiper kasuetan. Gainera, entzute organizazioa ikustarazten digu, soinuaren jatorria dagoen lekutik, eta honela entzumenaren kapazitatea aztertzen eta ebaluatzen laguntzen digu.
Eguneroko bizimoduaren jokaeragatik.
Entzumen arazoak dituen ume baten eguneroko jokabidean, bere arazoen informazioa ematen diguten seinale ugari daude:
- Noizean behin belarriak babesten ditu.
- Otitis ugariak
- Arreta jartzea asko kostatzen zaio hiperaktibitatea izan edo ez izan.
- Leku publikoetan urduri jartzen da.
- Jendeak nahasi egiten dio.
- Bere ahotsaren bolumena igotzen du eta oso altu hitzegiten du.
- Besteek entzuten ez ditugun soinuak entzuten dituela dirudi.
- Noizean behin gorra dagoela dirudi, entzungo ez balu bezela.
- Behin baino gehiagotan errepikatu behar zaizkio aginduak.
- Heldutasun falta.
- Arreta falta.
- Ulerkeran, irakurketan eta idazkeran arazoak.
- Etekin eskasa eskolan
Hauek dira sarritan agertzen diren arazoak baina lista haunditu daiteke.
Nola funtzionatzen du?
Audiometria zentzumenen estimulazio irizpidean oinarritzen den programa bat da: Maiztasuna, Intentsitatea eta Iraupena.
- Maiztasuna: 10 saio
- Intentsitatea: haur bakoitzarentzat egokia dana
- Iraupena: saio bakoitzak 45 min.
Entzumenaren entrenamenduko saio bakoitzean musika ezberdi bat entzuten da. Musika honen hautaketa oso arduratsua dela esan daiteke, nolabait frekuentzia ekorketa zabala eskeintzen digula ziurtatzeko. Umearen belarrietara heldu baino lehen musika hau aldatua izan da, soinuak filtratzen eta era berean ausazko filtroak aurkezten dira, nolabait milisegundo gutxiz estimulazio espezifikoak agertu daitezen. Haurraren garunarentzat datorren estimulua noiz agertuko den jakitea ezinbestekoa da.
Audiotraining-a bidez entzumena aldatu daiteke?
Garunak aparteko gaitasuna dauka moldatzeko. Pentsa dezagu tren geltoki baten ondora bizitzera joan den famili batean. Lehenengo hiruzpalau egunetan pasatako tren bakoitzak eragozten ditu eta arretan jartzen ditu baina pixkanaka hau ez da gehiago gertatuko. Ikusiko bagenu zenbatekoa den estimulazio hauen iraupena berez oso mugatuak direla konturatuko ginateke. Audiotraining-arekin ostera, haurrak guztira hamar orduko estimulazioa jasoko du.
Neuronal plastizitate ikerlanetan oinarritzen da Audiotrainin-a, non garuna erabilerarekin garatzen dela egiaztatzen den.
Zer nolako emaitzak jaso ditzazkegu?
- Soinuak gutxiago eragozten dute
- Erantzuteko garaian azkartasun gehiago
- Hiperaktibitatea gutxitu egiten da
- Arreta hobetzen da
- Garrasien beherakada edo ahotsaren bolumen jeitsiera
- Lanak egiterako garaian konzentrazioa hobetzen da
- Hizkuntzaren hobekuntza: kopuruan eta zehaztasunean
- Azkartasun gehiago irakurtzerako garaian
Noiz ikusiko ditugu emaitzak?
Batzutan, Audiotraining-a bukatu bezain laister agertu daitezke ondorioak, hala eta guztiz ere emaitza garrantzitsuenak saioak bukatu eta ondorengo bigarren hilabetetik bostgarrena arteko tarte horretan nabarmentzen hasten dira. Entzumena normalizatu dugunez, haurrak berriz ere entzuten ikasi behar du eta entzute berri honekin gure mundua ulertzen hasiko da.